Posts Tagged ‘Liburuak’

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

2009/12/02

Liburu hau irakurtzeko asmorik bai?? Edonori gomendatzeko moduko eleberria da, baina ez baduzue irakurri eta liburua irakurtzeko asmoa bazudue, ez irakurri laburpen hau!! bukaera kontatzen du!! 😉

PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa John Boynek 2006an idatzitako eleberria da, umeentzako idatzi zuen lehendabizikoa. Istorioaren protagonista 9 urteko Bruno da. Mutiko honen ikuspegi lañotik, ustekabeko bidaia baten eta ondorengo bizitza berriaren nondik norako zehatzak pixkanaka pixkanaka antzematen ditu irakurleak.

Izan ere, Bruno bere inguruan zer gertatzen ari den ulertzen saiatu arren, ez da gauza guztiz konprenitzeko zein den bere aitaren betebeharra Auschwitzeko burua bezala Bigarren Mundu Gerran. Gerra eta sarraski-esparru horren izen konkretua, halere, ez dira eleberri osoan aipatzen, eta Brunoren ahoskera kaskarra (Autsbitz) baino ez da agertzen, beste pertsonaiek gaizki ahoskatzen duela ohartarazi dioten arren.

Brunoren familiak Berlingo etxe handia eta dotorea utzi behar zuenean hasten da eleberria, aita Auschwitzeko buru berria baitzen, Führerek berak (Fiera nobelan) izendatuta. Aldaketa honek ondorio txarrak ekarri zizkieten Brunori eta arrebari, zeren, etxe berria isolaturik egonda, euren adineko lagunik ez baitzegoen.

Nolanahi ere, bere gelako leihotik Brunok hesiaz bestaldean pijamaz jantzitako jendea, umeak ere tartean, badaudela ikusi egin zuen, nahiz eta ez zuen ongi ulertzen zertan zebiltzan hor. Asperduraren asperduraz, Brunok ingurumari esploratzeari ekin zion. Hesia inguratzen saiatzen ari zela, bere adineko ume judua aurkitu zuen bestaldean, Shmuel izenekoa. Elkarren lagunak bihurtuta, Bruno arratsaldero joaten zen hura bisitatzera.

Hastapenean gogaituta sentitu arren, lagun berriak etxe berriaren inguruko iritzia aldarazi zion Brunori. Familia, ordea, ama eta arreba batez ere, hainbat gorabeheraren ondoren itolarri sentitzen ziren leku hits horretan. Horrenbestez, Berlinera bueltatzeko erabakia hartu zuen aitak.

Istorioa amaitzen da hiriburura itzuli aurretik kontzentrazio-esparruan eman zuten azken egunean. Izan ere, Brunok hesia zeharkatu zuen zulo txiki batetik, Shmueli desagertutako aita aurkitzen lagundu nahi baitzion. Shmuelek emandako jantziekin eta zorriak zirela-eta Brunoren ile mozketarekin, horren ezberdinak ez zirela konturatu ziren mutikoak. Etxera bueltatzeko ordua zela konturatu bezain laster, mutilak eta euren ingurukoak “martxa” batera eraman zituzten, gas-ganbara batean amaitzeraino.

Anuncios

Anne Franken egunkaria

2009/11/30

Irakurrita aldakazue liburu hau??

Nik aurreko urten irakurri nun ta pillo bat gustatu zitzaiten!! 🙂

Hemen jartzeizuet liburu honen inguruko testutxo bat.

1944ko abuztuak 4an, Gestapoko agenteek, okupatzaile guztiak atxilotu eta Kontzentrazio esparru ezberdinetara eraman zituzten.

Denbora batez, Westerbork eta Auschwitzekokontzentrazio zelaietan egon ondoren, Anne eta bere ahizpa nagusia Margot, Bergen-Belsenera erbesteratuak izan ziren, non biak hil ziren 1945eko otsailaren amaiera martxoaren erdialde artean gertatu zen tifus izurrite batean.

Bere aita, Otto Frank, ezkutatuta egon zirenen artetik, kontzentrazio zelaietatik bizirik irten zen bakarra izan zen. Amsterdamera itzuli zenean, Miep Giesek, eranskinean eman zuten denboran lagundu zienetako batek, Annek, ezkutatuta egon ziren bitartean idatzi zuen egunkaria eman zion. 1947an eta Anneren nahia jarraituz, bere aitak egunkaria argitaratzea erabakitzen du, eta, ordutik, munduko libururik irakurrienetako bat bihurtu da.