Kanta berri bat (Mikel Laboa)

2009/11/16

Bihar Arteee!!

2009/11/09

Zoramena

2009/11/09

Udaberrixegaz
amets egiten dodan era berien
zure begixekaz,
zure begixekaz amets agiten dot nik.

Nire parte bat egin zara
ukaezina bihurtu jat.
Barruen ikutu nozu
barrurarte sartu zara.

Ta zure ondoan nahi dot
zeuri begire egon
zeuri begire bizi.
Eta noizik behinien
sentitu! zure begixetan
zerueen! zeruen nauela.

Zoramena zara
zoramen hutsa zara niretzako
eta ni, zoratute.
Zoratute nabil zure atzetik.

Pasioak bizten dozuz desioaren eragina
pasioak bisten dozuz
noiz izango zara niretzat.

Eta nagoen moduen nago
zuri begire beti, neuretzat nahi zaitut.
Sentitu! nirie zarela
zerue! zabalik dauela
Sentitu! zure begixetan
zerue! zeruen nauela.

Zure begixekaz
amets egiten dudan era berien
zure gorputzegaz
zure gorputzegaz ametsetan nago.

Lorak eskeintzen

2009/11/09

Gu bixok, jolasten ezagutu giñen
gu bixok, jolasten lagun egin giñen.
Eta parkien alkarren alboan jarritte.
Denbora, ez zan esistitzen guretzat.
Urtiek eurrera egin eben eta
alkarren ondoan jarraitzen genduan
eta kalien alkarren eskutik joan giñen
baiña egun baten, iñori ezer esan barik
infernue ezagutu zendun
bizixek ihes egin eutsunn
urrundu egin ziñen eta orain
zutunik nago
zuri lorak eskeintzen
amaitu jatzu bizixe
sentitzen nago
zuri lorak eskeintzen
amaitu jatzu bizixe.
Denborak eurrera egingo dau baiña
zu nire bizixen faltau egingo zara
ta nire bizixe, ez da izango bardiñe.
Pena bat eroan beharko dot bixotzien
eta lau galdera
zergatik orain?
zergatik infernua ezaugutu?
zergatik lagun guztixek ahaztu?
zeure burueri… zer egin dautsozu?
Ta hemen nago
zuri lorak eskeintzen
zer egin dautsazu bizixeri
sentitzen nago
zuri lorak eskeintzen
apurtu jatela bizixe.

Anne Geddes en argazki batzuk

2009/11/09

anne geddes 1anne gedes 2anne_geddes 3anne-geddes-4anne geddes5AnneGeddes66

Gustatze altzaizkizue anne geddes-en argazkiak?

Gaurko eguraldia

2009/11/09

2009/11/09

Egunaren lehenengo partean zaparradak sarri botako ditu eta mardulak izango dira, batez ere kantauri isurialdean; noizbehinka trumoi-ekaitzak ere izango dira. Elur-kota 1200-1400 m inguruan kokatuko da. Arratsaldean eta gauean atertzera egingo du, hegoaldean lehenengo eta gero gainontzeko lekuetan. Haizeak iparraldetik edo ipar-mendebaldetik joko du; goizeko lehen orduetan indartsu ibiliko da, baina pixkana indarra galtzen joango da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du.

  • Tenperaturak
  • Bilbao: 9 – 13 ºC
  • Donostia: 8 – 12 ºC
  • Gasteiz: 6 – 9 ºC
  • Iruña: 8 – 10 ºC

eguraldia

Embarazada por una inyeccion

2009/11/09

TEKNOLOGIA BERRIAK. IRUZKINA

2009/11/09

TEKNOLOGIA BERRIAK. IRUZKINA


Billabonan bizi naiz, eta 16 urte arte bertako eskolan ikasi dut. Hala ere, batxilergoa egitera Tolosara joan nintzen, eta orain Eskoriatzako Mondragon Unibertsitateak irakasle ikasketak egiten ari naiz. Oso desberdina da zentro guztietan teknologiari ematen zaion garrantzia.

Teknologia berriak erabiltzen oso goiz hasi nintzen. Lehenengo aldiz, eskolan erabili nuen ordenagailua, hain zuzen ere lehen hezkuntzan. Hasiera batean, jolasteko erabiltzen genuen, baina urteak pasa ahala, word eta excel bezalako programak erabiltzen hasi nintzen. Oso aproposa izan delakoan nago, izan ere, gaur egun teknologia berriak ezagutzea beharrezkoa da eguneroko bizitzarako.

Haur Hezkuntzan, irakasleen gelan bakarrik zeuden ordenagailuak, eta guk, ikasleok, ez genuen erabiltzeko aukerarik. Lehen hezkuntzan aldiz, ordenagailu gela bat genuen, 20 ordenagailu inguru sei kurtsoentzako. Gehienez astean behin erabiltzen genuen gela hau, eta lehen esan bezala, jolasteko bakarrik erabiltzen genuen.

DBHn gauzak asko aldatu ziren gai honi dagokionez, izan ere programa konplexuagoak erabiltzen hasteaz gain, azterketak ere egiten baikenituen.

Batxilergoan ere antzeko egoera genuen. Ez genuen ordenagailuarekin loturarik zuten gairik. Hala ere, ingeleseko orduan, batzuetan ordenagailuetara joaten ginen moodle bidez ikastera.

Baina gaur egun inoiz baino gehiago erabiltzen dut ordenagailua; unibertsitateko lanak egiteko, jolasteko, informazioa jasotzeko eta baita lagunekin hitz egiteko ere. Normalean erabiltzen ditudan programak, word, excel eta power-point dira. Internet ere ugari erabiltzen dut, batez ere lanak egiteko informazioa bilatzeko eta baita egunkaria irakurtzeko ere.

Gustatzen zait teknologia, hala ere, ez dut ezagutza handirik honen inguruan, gauza asko dauzkat ikasteko oraindik.

ikt-en mapa kontzeptuala

2009/11/09

IKTen mapa kontzeptuala

Sozializazioa edo gizarteratzea

2009/10/26