Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

Liburu hau irakurtzeko asmorik bai?? Edonori gomendatzeko moduko eleberria da, baina ez baduzue irakurri eta liburua irakurtzeko asmoa bazudue, ez irakurri laburpen hau!! bukaera kontatzen du!! 😉

PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa John Boynek 2006an idatzitako eleberria da, umeentzako idatzi zuen lehendabizikoa. Istorioaren protagonista 9 urteko Bruno da. Mutiko honen ikuspegi lañotik, ustekabeko bidaia baten eta ondorengo bizitza berriaren nondik norako zehatzak pixkanaka pixkanaka antzematen ditu irakurleak.

Izan ere, Bruno bere inguruan zer gertatzen ari den ulertzen saiatu arren, ez da gauza guztiz konprenitzeko zein den bere aitaren betebeharra Auschwitzeko burua bezala Bigarren Mundu Gerran. Gerra eta sarraski-esparru horren izen konkretua, halere, ez dira eleberri osoan aipatzen, eta Brunoren ahoskera kaskarra (Autsbitz) baino ez da agertzen, beste pertsonaiek gaizki ahoskatzen duela ohartarazi dioten arren.

Brunoren familiak Berlingo etxe handia eta dotorea utzi behar zuenean hasten da eleberria, aita Auschwitzeko buru berria baitzen, Führerek berak (Fiera nobelan) izendatuta. Aldaketa honek ondorio txarrak ekarri zizkieten Brunori eta arrebari, zeren, etxe berria isolaturik egonda, euren adineko lagunik ez baitzegoen.

Nolanahi ere, bere gelako leihotik Brunok hesiaz bestaldean pijamaz jantzitako jendea, umeak ere tartean, badaudela ikusi egin zuen, nahiz eta ez zuen ongi ulertzen zertan zebiltzan hor. Asperduraren asperduraz, Brunok ingurumari esploratzeari ekin zion. Hesia inguratzen saiatzen ari zela, bere adineko ume judua aurkitu zuen bestaldean, Shmuel izenekoa. Elkarren lagunak bihurtuta, Bruno arratsaldero joaten zen hura bisitatzera.

Hastapenean gogaituta sentitu arren, lagun berriak etxe berriaren inguruko iritzia aldarazi zion Brunori. Familia, ordea, ama eta arreba batez ere, hainbat gorabeheraren ondoren itolarri sentitzen ziren leku hits horretan. Horrenbestez, Berlinera bueltatzeko erabakia hartu zuen aitak.

Istorioa amaitzen da hiriburura itzuli aurretik kontzentrazio-esparruan eman zuten azken egunean. Izan ere, Brunok hesia zeharkatu zuen zulo txiki batetik, Shmueli desagertutako aita aurkitzen lagundu nahi baitzion. Shmuelek emandako jantziekin eta zorriak zirela-eta Brunoren ile mozketarekin, horren ezberdinak ez zirela konturatu ziren mutikoak. Etxera bueltatzeko ordua zela konturatu bezain laster, mutilak eta euren ingurukoak “martxa” batera eraman zituzten, gas-ganbara batean amaitzeraino.

Anuncios

Etiquetas:

6 comentarios to “Pijama marradunaz jantzitako mutikoa”

  1. nereaelkoroiribe Says:

    kaixo estitxuuuu!!!
    ikusi neben peli hau eta oso ona da, bukaera triste xamarra dako baña ondo dau..!! ta zm ba??? bixar ua ostiralaaa!!!
    alde ba prexioxa eongo ga, muxuuu

  2. ekinearrizabalaga Says:

    ajam oso interesgarriya estitxu ezeiza!!!

  3. axierjhtjz Says:

    Todavía no he leído el libro, ni en un idioma ni en el otro, aunque me gustaría ver la película, a ver si la vemos un día 🙂

  4. anebolinaga Says:

    oso liburu politta, merezi du irakurtzeea!!!

  5. Irati Says:

    estiiiiii!!!
    bukaerak ez dia kontatzen eeee!!;)
    nik zinemaldin ikusi nun ta oso politte da!bukaera gorra baino oso ona!

  6. mariaeriz Says:

    estitxu!!
    pelikulia oso politxa da pizkat tristia baina merezi dau ikustia!! jeje
    bng neskatilla ondo segi!! mxtx bat

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s


A %d blogueros les gusta esto: