webquest-ak

WEBQUEST-AK


1.-  Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Ze estrategia erabiltzen dira?

Webquestak, irakasleek ikasleei begira diseinatzen dituzten ikerketa-jarduerak dira. Ikasten ikastea bultzatzen du, eta ikerketa hori burutzeko iturri nagusia sarea izaten da. Orokorrean lan kooperatiboa bultzatzen dute, eta taldeko partaide bakoitzak lanaren zati baten ardura izan ohi du. Ondo diseinatutako jarduera bada, ikaslea gaitasun kognitiboak erabiltzera behartuko du, gaitasun kritikoa jorratuz eta ikerketaren bide zabalak irekiz. Horretarako, artikuluak, liburuak, musika, marrazkiak, elkarrizketak eta bestelakoak erabiltzen dira.

 

2.- Webquest baten atal bakoitzak ze ezaugarri bete behar ditu? eta zein da atal bakoitzaren helburua?

–  Sarrera: Ikasleari informazioa eta hainbat pista lagungarri ematen dizkio burutu beharreko lana edo arazoaren gainean. Sarreraren helburua, ariketa erakargarria eta dibertigarria egitea da, horrela, ikasleak motibatu eta beraiengan ariketaren inguruko interesa mantentzeko. Ikasleentzako lana aurkezten da eta lotura izan behar du beraien iraganeko esperientziekin edo etorkizunean lortuko duten zerbaitekin. Horrela proiektuaren erakargarritasuna lortuko da.

– Atazak: Ikasleek burutu behar duten lanaren azalpena da, zehazki zer egin behar duten eta lortu behar duten emaitza zein den esaten zaie ikasleei atal honetan. Edozein mementotan, egokia ikusiz gero, alda daiteke ariketa. Ataza webquestaren atalik garrantzitsuena da eta hamabi dira ohikoenak: errepikapenekoak, misteriozkoak, diseinuzkoak, zientifikoak …

– Prozesua: Ikasleek eginkizuna nola burutu behar duten zehazten da atal honetan: erabili beharko dituzten baliabideak, egin beharko dituzten urratsak, lana erraztuko duten iradokizunak. Hauek, aurretik zehazten dira ikasleek gaia jarrai dezaten bidean galdu gabe. Webquest batzuk atal honetan gida bat dute, ariketak egiten doazen heinean, ikasleek denbora kudeatzen jakin dezaten.

– Ebaluazioa: Atal honetan, egindako lana ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak agertzen dira. Irizpide hauek, argiak eta zehatzak izan behar dute. Honek bideratzen du ikasleen lana eta autonomia ematen die.

– Ondorioak: Atal honek bukaera ematen dio lanari eta gogoetara bultzatzen du. Bertan ikasleei adierazten zaie zer lortu duten lanaren bidez eta landu dutenaz beste gogoeta batzuk egiteko iradokizunak egiten zaizkie. Honen bidez, ikasleak animatzea da irakaslearen helburua hauek beste metodo batzuk iradoki ditzaten ariketak hobetzeko asmoz.

 

3. Ze baliabide erabili daitezke webquest baten? Nolakoak izan behar dira baliabide hauek?
Webquest batean erabiltzen diren baliabideak nolabait erakargarriak izan behar dira, ikusleen arreta pizteko. Horretarako, honako hauek kontutan hartu behar dira:
– Letraren estiloa argia eta era berean erakargarria izan behar da, bai forma eta edukien aldetik ere.
– Kolore ilunaren erabilera murriztu behar da, izan ere, hauek ez dute argiak duten erakargarritasuna lortzen. Bestalde, kolore argiak erabiliz gero, gure webquest-a dotoreago geratuko zaigu.
– Irudiei dagokionez, saiatu behar gara mota desberdinetako irudiak jartzen, horretarako ikusleen adina kontutan hartu behar dugu. Bestalde, irudi horiek argiak izan behar dira ikusleen arreta lortzeko.
– Informazioaren edukia zehatza, esanguratsua, hurbila eta laburra izan behar da, batez ere ikusleek ez aspertzeko.
– Bideoak, abestiak, etab. ere erabil daitezke, baina saiatu behar gara oso luzeak ez izatea.

Anuncios

Etiquetas:

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s


A %d blogueros les gusta esto: