Oraingo webquest-a

2010/01/21

Bestea ondo ez zegoela eta webquest berria igo dut ea hemen benetan gurea dena azaltzen den!!

Azken hausnarketa

2009/12/15

kaixo!!! Emen duzue teknologia berrien inguruan eginiko azken hausnarketa.

HAUSNAKETA

Espero dut gustatuko zaizuela!! 🙂

Ongi ibili!!!!!!!!!!!!!!

Tira cómica Freaks

2009/12/13

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

2009/12/02

Liburu hau irakurtzeko asmorik bai?? Edonori gomendatzeko moduko eleberria da, baina ez baduzue irakurri eta liburua irakurtzeko asmoa bazudue, ez irakurri laburpen hau!! bukaera kontatzen du!! 😉

PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa John Boynek 2006an idatzitako eleberria da, umeentzako idatzi zuen lehendabizikoa. Istorioaren protagonista 9 urteko Bruno da. Mutiko honen ikuspegi lañotik, ustekabeko bidaia baten eta ondorengo bizitza berriaren nondik norako zehatzak pixkanaka pixkanaka antzematen ditu irakurleak.

Izan ere, Bruno bere inguruan zer gertatzen ari den ulertzen saiatu arren, ez da gauza guztiz konprenitzeko zein den bere aitaren betebeharra Auschwitzeko burua bezala Bigarren Mundu Gerran. Gerra eta sarraski-esparru horren izen konkretua, halere, ez dira eleberri osoan aipatzen, eta Brunoren ahoskera kaskarra (Autsbitz) baino ez da agertzen, beste pertsonaiek gaizki ahoskatzen duela ohartarazi dioten arren.

Brunoren familiak Berlingo etxe handia eta dotorea utzi behar zuenean hasten da eleberria, aita Auschwitzeko buru berria baitzen, Führerek berak (Fiera nobelan) izendatuta. Aldaketa honek ondorio txarrak ekarri zizkieten Brunori eta arrebari, zeren, etxe berria isolaturik egonda, euren adineko lagunik ez baitzegoen.

Nolanahi ere, bere gelako leihotik Brunok hesiaz bestaldean pijamaz jantzitako jendea, umeak ere tartean, badaudela ikusi egin zuen, nahiz eta ez zuen ongi ulertzen zertan zebiltzan hor. Asperduraren asperduraz, Brunok ingurumari esploratzeari ekin zion. Hesia inguratzen saiatzen ari zela, bere adineko ume judua aurkitu zuen bestaldean, Shmuel izenekoa. Elkarren lagunak bihurtuta, Bruno arratsaldero joaten zen hura bisitatzera.

Hastapenean gogaituta sentitu arren, lagun berriak etxe berriaren inguruko iritzia aldarazi zion Brunori. Familia, ordea, ama eta arreba batez ere, hainbat gorabeheraren ondoren itolarri sentitzen ziren leku hits horretan. Horrenbestez, Berlinera bueltatzeko erabakia hartu zuen aitak.

Istorioa amaitzen da hiriburura itzuli aurretik kontzentrazio-esparruan eman zuten azken egunean. Izan ere, Brunok hesia zeharkatu zuen zulo txiki batetik, Shmueli desagertutako aita aurkitzen lagundu nahi baitzion. Shmuelek emandako jantziekin eta zorriak zirela-eta Brunoren ile mozketarekin, horren ezberdinak ez zirela konturatu ziren mutikoak. Etxera bueltatzeko ordua zela konturatu bezain laster, mutilak eta euren ingurukoak “martxa” batera eraman zituzten, gas-ganbara batean amaitzeraino.

Gatibu

2009/12/02

Gustatzen altzaizkizue gatibuko kantak?

Nik blog hontan jarrittut kanta batzuk, ezbalinbazue ezautzen entzuteko ta kantatzeko.

Ta beaien kontzertuta junaibazue, ementxe jartzeizkizuet nun ta noiz eongoian!!  Seguru batenbat tokatuko zaizuela etxetik gertu!!

ondo pasa jutenbazeate 😉

2009-12-20 — BUEU (Pontevedra) 20:00 Aturuxo Bar
2009-12-19 — OURENSE (Ourense) 22:00 Café Cultural Auriense
2009-12-18 — XIXÓN (Asturies) 22:00 Savoy Drinks & Music Aretoa
2009-12-05 — BARTZELONA (Bartzelona) 22:00 Centre Cultural La Farinera del Clot
“Euskal Herria Sona 2009” Jaialdia
2009-12-04 — SEDAVÍ (València) 23:00 Pa’Berse Matao Club
2009-11-28 — AZKOITIA (Gipuzkoa) 23:00 Plaza
2009-11-28 — DONOSTIA (Gipuzkoa) 19:00 Kursaaleko Auditorioa

Zentzumenen webquesta

2009/12/02

Kaixo!!!!!!!

Hemen jartzeizuet zentzumeni buruz egin dugun webquesta.

Espero dut gustatuko zaizuela 🙂



Eguraldi txarrari aurpegi ona!!!!

2009/11/30

Kaixo lagunok!!!

Ba al dakazue asteburu ontako planik??

Bazpare ementxe jarrikoizuet aste honetako eguraldia ein izangodan!

6 EGUNETAKO JOERA

Baina badakizue, eguraldi txarrari, aurpegi ona!!! 🙂 🙂

Astelehen trixtea…

2009/11/30

09/11/30 – ASTELEHENA

 

Astelehenean giro hotza eta ezegonkorra izango dugu. Zaparradak noiznahi botako ditu, gainera, goi geruzetan aire hotza sartu denez, trumoiak jotzeko eta txingorra egiteko arriskua ere badago, bereziki kostaldetik hurbil. Ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da eta freno jarriko dio tenperaturari: 10-11 ºC-ren bueltan geratuko da itsasertzean eta 7-8 ºC-tik hurbil barnealdean. Elurra 800 m-ren bueltan agertuko da, baina ekaitz-guneetan 700 m-ra zuritu dezake.

 

TENPERATURAK:
Bilbo Min.8º / Max.11º Iruña Min.1º / Max.6º
Donostia-San Sebastián Min.7º / Max.10º Arrasate Min.4º / Max.8º
Vitoria-Gasteiz Min.1º / Max.7º Laguardia Min.3º / Max.9º

 

 

Baina ze eguraldi egingo ote du bihar?

Bihar arte itxaron beharko dugu ori jakiteko!! 😉

egun ona izan!!!

Anne Franken egunkaria

2009/11/30

Irakurrita aldakazue liburu hau??

Nik aurreko urten irakurri nun ta pillo bat gustatu zitzaiten!! 🙂

Hemen jartzeizuet liburu honen inguruko testutxo bat.

1944ko abuztuak 4an, Gestapoko agenteek, okupatzaile guztiak atxilotu eta Kontzentrazio esparru ezberdinetara eraman zituzten.

Denbora batez, Westerbork eta Auschwitzekokontzentrazio zelaietan egon ondoren, Anne eta bere ahizpa nagusia Margot, Bergen-Belsenera erbesteratuak izan ziren, non biak hil ziren 1945eko otsailaren amaiera martxoaren erdialde artean gertatu zen tifus izurrite batean.

Bere aita, Otto Frank, ezkutatuta egon zirenen artetik, kontzentrazio zelaietatik bizirik irten zen bakarra izan zen. Amsterdamera itzuli zenean, Miep Giesek, eranskinean eman zuten denboran lagundu zienetako batek, Annek, ezkutatuta egon ziren bitartean idatzi zuen egunkaria eman zion. 1947an eta Anneren nahia jarraituz, bere aitak egunkaria argitaratzea erabakitzen du, eta, ordutik, munduko libururik irakurrienetako bat bihurtu da.

webquest-ak

2009/11/23

WEBQUEST-AK


1.-  Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Ze estrategia erabiltzen dira?

Webquestak, irakasleek ikasleei begira diseinatzen dituzten ikerketa-jarduerak dira. Ikasten ikastea bultzatzen du, eta ikerketa hori burutzeko iturri nagusia sarea izaten da. Orokorrean lan kooperatiboa bultzatzen dute, eta taldeko partaide bakoitzak lanaren zati baten ardura izan ohi du. Ondo diseinatutako jarduera bada, ikaslea gaitasun kognitiboak erabiltzera behartuko du, gaitasun kritikoa jorratuz eta ikerketaren bide zabalak irekiz. Horretarako, artikuluak, liburuak, musika, marrazkiak, elkarrizketak eta bestelakoak erabiltzen dira.

 

2.- Webquest baten atal bakoitzak ze ezaugarri bete behar ditu? eta zein da atal bakoitzaren helburua?

–  Sarrera: Ikasleari informazioa eta hainbat pista lagungarri ematen dizkio burutu beharreko lana edo arazoaren gainean. Sarreraren helburua, ariketa erakargarria eta dibertigarria egitea da, horrela, ikasleak motibatu eta beraiengan ariketaren inguruko interesa mantentzeko. Ikasleentzako lana aurkezten da eta lotura izan behar du beraien iraganeko esperientziekin edo etorkizunean lortuko duten zerbaitekin. Horrela proiektuaren erakargarritasuna lortuko da.

– Atazak: Ikasleek burutu behar duten lanaren azalpena da, zehazki zer egin behar duten eta lortu behar duten emaitza zein den esaten zaie ikasleei atal honetan. Edozein mementotan, egokia ikusiz gero, alda daiteke ariketa. Ataza webquestaren atalik garrantzitsuena da eta hamabi dira ohikoenak: errepikapenekoak, misteriozkoak, diseinuzkoak, zientifikoak …

– Prozesua: Ikasleek eginkizuna nola burutu behar duten zehazten da atal honetan: erabili beharko dituzten baliabideak, egin beharko dituzten urratsak, lana erraztuko duten iradokizunak. Hauek, aurretik zehazten dira ikasleek gaia jarrai dezaten bidean galdu gabe. Webquest batzuk atal honetan gida bat dute, ariketak egiten doazen heinean, ikasleek denbora kudeatzen jakin dezaten.

– Ebaluazioa: Atal honetan, egindako lana ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak agertzen dira. Irizpide hauek, argiak eta zehatzak izan behar dute. Honek bideratzen du ikasleen lana eta autonomia ematen die.

– Ondorioak: Atal honek bukaera ematen dio lanari eta gogoetara bultzatzen du. Bertan ikasleei adierazten zaie zer lortu duten lanaren bidez eta landu dutenaz beste gogoeta batzuk egiteko iradokizunak egiten zaizkie. Honen bidez, ikasleak animatzea da irakaslearen helburua hauek beste metodo batzuk iradoki ditzaten ariketak hobetzeko asmoz.

 

3. Ze baliabide erabili daitezke webquest baten? Nolakoak izan behar dira baliabide hauek?
Webquest batean erabiltzen diren baliabideak nolabait erakargarriak izan behar dira, ikusleen arreta pizteko. Horretarako, honako hauek kontutan hartu behar dira:
– Letraren estiloa argia eta era berean erakargarria izan behar da, bai forma eta edukien aldetik ere.
– Kolore ilunaren erabilera murriztu behar da, izan ere, hauek ez dute argiak duten erakargarritasuna lortzen. Bestalde, kolore argiak erabiliz gero, gure webquest-a dotoreago geratuko zaigu.
– Irudiei dagokionez, saiatu behar gara mota desberdinetako irudiak jartzen, horretarako ikusleen adina kontutan hartu behar dugu. Bestalde, irudi horiek argiak izan behar dira ikusleen arreta lortzeko.
– Informazioaren edukia zehatza, esanguratsua, hurbila eta laburra izan behar da, batez ere ikusleek ez aspertzeko.
– Bideoak, abestiak, etab. ere erabil daitezke, baina saiatu behar gara oso luzeak ez izatea.